Gure historia

ELUTSA OSTATUA


Elutsa Ostatua herriaren erdian dago, udaletxearen ondoan, Gastienea izeneko etxean.

Antzina Salvadora taberna bezala ezagutzen zen lokala, historia handiko lokala da, 50 urte baino gehiagoz herriari zerbitzua eman baitio.
Lokalaren egungo jabeek lehenbiziko ibilaldien pausuak  mantentzen dituzte oraindik: etxeko janaria eta bezeroekin gertuko tratua.
Taberna, otorduak, tapak, eramateko janaria, terraza zerbitzua eta estankoa ere eskaintzen da bertan.

Ostatuaren izena, Elutsa, Etxalarko usategi ospetsuen sare baten izena da. Hain zuzen ere, Elutsa da usategietako sare nagusiena.

Eta usategiei buruz ari garela... nabarmendu behar da etxeko espezialitatea usoa saltsan dela; nola ez, modu tradizionalean prestatua, beti egin izan den bezala.
Plater honek Urrezko Paleta irabazi du Lehen Uso Lehiaketa Gastronomikoan, eta egunkarietan edo telebistako hainbat saiotan ere ikusi ahal izan da. Izan ere, plater aparta da hauxe, udazkenean bezeroek maiz galdetzen dute gutizia.